XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Perpausa

(...) doinuak ere, intonazioaren bidez noski, perpausa zerbait osoa eta bukatua dela adierazten du (A.6.2.2.3.).

Testu idatzietan, ortografiaren bidez, letra larriz hasi eta puntuaz (.) bukatzen den atala da perpausa (D.4.1.1.).

Perpausak, nolanahi ere, orain arte esan ditugunengatik, ez dira atzeaurrean dituzten gainerako perpausekiko erlaziorik gabeak.

Dela perpaus bakunen pilaketen bidez, dela juntaduran juntagailuen bidez edo menderakuntzan erlazio atzizkien bidez, perpausak elkarri josiz joaten gara testuak osatzeraino.

Josketa honi kohesioa deitu diogu aurrerago. (A.6.).

B.1.2. PERPAUS MOTAK ESANAHIAREN ARABERA

Hiztunak zentzua emateaz gain, jarrera bat hartzen du perpausak osatzerakoan.

Jarrera horren arabera (Ik. modalizazioaz esaten genuena (A.4.2.2.)), perpausak lau mota ezberdinetakoak dira, oraindik ere bakunak ala elkartuak diren kontutan hartu gabe:

B.1.2.1. Adierazpen perpausak (edo enuntziaziozkoak)

Gertatua, gertatzen ari dena edo gertatuko dena edo ez dena ematen dute aditzera, inolako galdera, ezbai edo agindurik gabe.

Molde honetakoak dira sortzen ditugun esaldirik gehienak.

Adib.: Bihar mendira joango gara.

Badakizu gaur eskolan izan garela.

B.1.2.2. Galde perpausak

Galdera bat daramaten perpausak dira.

Bakunak direnean galdera ikurra (?) daramate perpausa itxiz.

Konposatuak badira, -(e)n edo -(e)nentz erlazio hizkia daramate, eta ikurrik ez (baina galdera izaten jarraitzen dute).

(Ik. B.5.4.1.2 )

Adib.: Nirekin etorriko (al) zara?

Busti garen(entz) galdetu digu amak.

Lau sail bereiz daitezke galde perpausetan: